Azken hamar denboraldiak Hirugarren Mailan egin eta gero, maila galdu du aurten Haundik, eta Ohorezko Erregional mailan jokatuko du 2014-2015 denboraldia. CD Elgoibar hasi da datorren denboraldia prestatzen eta dagoeneko erabaki dute zein izango den Haundiko entrenatzailea: Egoitz Mendizabal (Orereta, 1983).
Entrenatzailearen laguntzaileak ere ezagutzera eman ditu klubak. Iñigo Perez izango da bigarren entrenatzailea, Urtzi Arevalillo prestatzaile fisikoa eta Genaro Etxebarrietak egingo ditu koordinatzaile lanak.
•Batzar nagusia ekainaren 26an
CD Elgoibarko zuzendaritzak jakinarazi du hilaren 26an egingo duela urteko batzar nagusia, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 19:00etan. Batzarreko gai-ordenan hiru gai sartu dituzte: urteko balantze ekonomikoa, kirol balantzea eta galderak eta iradokizunak egiteko tartea. CD Elgoibarko bazkideak parte hartzera deitu dituzte.

*Argazkiak: Arizmendi (DV) eta CD Elgoibar.