Barry Barrezek eta Baltziskuetak bakarrizketa saioa eskainiko dute Mendaron

elgoibarren.net 2014ko eka. 12a, 17:20

 
Euskal Herrian Euskaraz-en eskutik ailegatuko dira Mendarora Barry Barrez eta Baltziskueta. Bi euskaldun, bi bizipen desberdinekin. Bata, Irlandatik etorritakoa, ikasteko prozesuaz arituko da umorez eta musikaz lagunduta. Bestea, Iruñetik dator, egunerokotasunean euskararen inguruko egoerak kontatzeko prest.

 


  Euskalduna naiz eta harro nago izeneko bakarrizketa saioa eskainiko dute Barry Barrezek eta Baltziskuetak, barixakuan (ekainak 13) Mendaroko Gaztetxean. 22:30ean hasiko da saioa.

 Barry Manley eta Aitor Txarterina aktoeak daude Barry Barrez eta Baltziskueta pertsonaien atzean; irlandarra bat eta iruñearra bestea. Biek hiruna bakarrizketa saio eskainiko dituzte Mendaron. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezleak. Horretarako, Euskaraz Bizitzearen esperientzia kontatzen dute bi umoregileek ordu beteko saio honetan.