Lagunak pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Kalegoen plazan

elgoibarren.net 2014ko eka. 12a, 17:39

 
Barixaku arratsaldean, 18:00etatik aurrera jokatuko dituzte Kalegoen plazako frontoian Lagunak pilota txapelketako alebinen eta benjaminen finalak.

 
 


Aurten, 30 neska-mutilek hartu dute parte Lagunak pilota eskolak antolatzen duen txapelketan, eta eguaztenean gelditu ziren zehaztuta gaurko finalak. Benjamin mailako lehen finalaurrekoan Alex Berguak 18-11 irabazi zion Alonsori eta bigarren finalaurrekoan Iker Izagirrek 18-7 irabazi zion Alex Azpilikuetari. Honenbestez, Alex Berguak eta Iker Izagirrek jokatuko dute benjaminetako finala.

 Alebin mailan finalerdi bakarra jokatu zuten eta Sanchezek 18-13 hartu zuen mendean Mayora. Beste finalaurrekoa partidarik jokatu gabe lortu zuen finalerako txartela Danel Zubizarretak, bere aurkariak bi hatz apurtu baitzituen futbolean jokatzen, eta ezin izan baitzuen jokatu. Hortaz, Danel Zubizarretak eta Unai Sanchezek jokatuko dute elkarren aurka alebin mailako finalean.

 Finalen ostean, lau térdiko pilota partida jokatuko dute Kondek eta Txurrukak.
•ARGAZKIAK:

1706636691751 Lagunak pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Kalegoen plazan

1706636691857 Lagunak pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Kalegoen plazan

1706636691983 Lagunak pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Kalegoen plazan

1706636692089 Lagunak pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Kalegoen plazan

1706636692190 Lagunak pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Kalegoen plazan

1706636692303 Lagunak pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Kalegoen plazan