Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Felix Etxeberriari buruzko liburua

elgoibarren.net 2014ko eka. 13a, 10:03

 
Felix Etxeberria Parapani buruzko liburu biografikoa idatzi du Xabier Lasa andoaindarrak, Etxeberria beraren suinak. Gaur arratsaldean aurkeztuko dute liburua musika eskolako auditorioan, 19:30ean.

 


1706636691313 Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Felix Etxeberriari buruzko liburua

Felix Etxeberriaren haurtzaroa eta gaztaroa, kirolerako izan duen zaletasuna, eremu politikoan euskaltasunaren alde eginiko lana, Danobat eta Etxepe lantegien sorrera prozesuak eta euskalgintzan egindako ibilbide emankorrak jaso dituzte, besteak beste, Felix Etxeberria, Parapango Akuilua izeneko liburuan. Gaur arratsaldean aurkeztuko dute liburua musika eskolako auditorioan, 19:30ean. Interesatuek Elgoibarko Izarra kultur elkartean, Elgoibar Ikastolan edo Pitxitxu eta Gorostiza liburu dendetan erosi dezakete liburua.