Juan Sebastian Elkano itsas gizonaren lehorreratzea, Afrikako animaliez
osatutako karroza, ume zein nagusien danborradak, Elgoibarko
baserrietako abere eta produktuak, euskal dantzak, artisauen esku lanak…
hamaika irudi laga dituzte Trinitate jaiek Elgoibarren. Mendaron ere
ospatu dituzte festak Trinitate elizaren bueltan, eta atzo eta gaur izan
dira egunik handienak. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)