Distantzia luzeko mendi lasterketen aitzindaria da gurean Hiru Handiak mendi zeharkaldia (1986an jokatu zen aurrenekoz). 100 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten partehartzaileek eta ia 10.000 metroko desnibel metatua gainditu, tartean Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hiru mendi mitikoenak zeharkatuta: Gorbeia, Anboto eta Aizkorri.
Gizonezkoetan, Idekon lan egiten duen Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi zuen 19. Hiru Handiak mendi zeharkaldia (11 ordu), eta emakumezkoetan, Silvia Trigueros bizkaitarrak (12:48).
Gure ordezkarien artean, berriz, Gotzon Zulaika mendaroarra izan zen helmugaratzen lehenengoa, 13:44:32ko denborarekin. Sailkapen nagusian, 76. egin zuen. Aurreko bi edizioetan (2012an eta 2010ean) beroak baldintzatu zuen proba, baina aurten mendian ibiltzeko eguraldi egokia izan dute, eta hori dela-eta denbora hobeak egin dituzte parte hartzaile gehienek, baita gure ordezkariek ere.
•Proba bukatu zuten elgoibartar eta mendaroarrak (sailkapen nagusia)
- Gotzon Zulaika 13:44:32
- Gorka De La Horra 15:07:07
- Jose Luis Revenga 16:20:44
- Josu Idiakez 17:01:23
- Patxi Garrido 17:46:20
- Esteban Izagirre 17:46:20
- Lander Azpiazu Garay 18:06:58
- Joseba Elustondo 18:37:08
- Ainhoa Lendinez 18:37:08
- Tomas Arrieta 19:26:15
- Tomas Peña 19:26:16
- Fernando Loiola 19:29:12
- Mikel Arosa 20:01:19
- Modesto Cid 20:25:47
- Elias Fernandez 20:25:55
- Arantza Beristain 21:12:37
- Ekaitz Baskaran 21:12:39
- Cesar Fidalgo 21:36:45
- Jon Peli Uriguen 21:39:30
- Josu Mendikute 21:39:30
- Gurutz Aizpurua 21:39:31
- Eduardo Uranga 21:39:33
- Edu Uribe 22:18:44
- Pedro Alvarez De Pablo 22:36:59
- Edu Uribek probaren kronika idatzi du elgoiBARREN.net atarian duen blogean, eta makina bat argazkirekin osatu du kontakizuna.
•ARGAZKIAK: