Elgoibarko kaleko margo lehiaketa

elgoibarren.net 2014ko eka. 17a, 17:32

 
Trinitate jaien barruan, Elgoibarko kaleko margo lehiaketa egin dute hirugarrengoz, eta Jesus Mari Saez de Vicuña gasteiztarrak irabazi du lehen saria, ondoan ikus dezakezuen koadroagatik. 634 errepidetik begiratuta, Txankakoako zubia eta biribilgune berria ikusten dira bere margolanean. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Kultur Etxeko sotoan egongo dira ikusgai, ekainaren 22ra arte.

 

  Egur Arte Tailerrak antolatuta Elgoibarko III. Kaleko Margo Lehiaketa egin zuten joan den domekan, Trinitate jaien barruan. Elgoibarko txoko bat aukeratu eta margolan bat osatu behar zuten artistek, eta lan horretan aritu ziren goiz guztian. Hamahiru lagunek hartu zuten parte lehiaketan eta epaimahaikideen iritziz, Jesus Mari Saez de Vicuña gasteiztarrak aurkeztutako lana izan zen onena. Jon Idigoras ermuarrak jaso zuen bigarren saria eta Mendarora joan zen hirugarrena, Jaime Zamakolak aurkeztutako margolanak jaso zuen-eta hirugarren saria. Zamakolak lehen postua lortu zuen orain bi urte, lehiaketaren estreinako edizioan.

 Margolan guztiak Kultur Etxeko sotoan daude ikusgai, eta bertan egongo dira datorren domekara arte, ekainaren 22ra arte, hain justu ere. Astelehenetik barixakura 18:30etik 20:30era bisitatu daiteke erakusketa eta 12:00etatik 14:00etara zapatuan eta igandean.
 

Lehen hiru sailkatuak antolatzaileekin eta epaimahaikideekin. Arg: elgoibar.rg

Parte hartzaileetariko bat parrokiako arkupeetan.

2. saria. Jon Idigoras.

3. saria. Jaime Zamakola.