Chamonixen (Frantzia) jokatuko den mendiko lasterketen munduko txapelketan izango dira Maite Maiora eta Iñigo Lariz datorren astean. Maiorarena gauza jakina zen hein batean, Espainiako Selekzioaren hautatuen zerrendan sartu zutelako, baina Iñigo Larizek eman du albistea.
Espainiako Kopako liderra izan arren, Espainiako selekzioko arduradunek
ez zuten aukeratuen zerrendan sartu, baina, hala ere, azken orduan La
Sportiva taldearen gonbidapena jaso du, eta Chamonixen izango da, “onena
emateko”.