Seigarren pintxo lehiaketan herritarren parte hartzea, "beste behin ere nabarmena” izan dela azpimarratu dute udal ordezkariek. “Herritarrek 11.581 boto-txartel eman dituzte {12.500 izan ziren iaz}, beraz, herritarren parte hartzea nabarmena izan da. Batez beste, taberna bakoitzak 362 pintxo inguru saldu ditu”. Gogoratu behar da aurten 32 tabernak parte hartu dutela aurtengo lehiaketan, inoiz baino gehiagok.
•Sigma herritarren gustukuena bigarrengoz
Herritarren emandako boto horiek guztietan oinarrituta, Sigma jatetxeak aurkeztutako pintxoak irabazi du Herritarren Saria, bigarren urtez jarraian. ‘Bakailaoa pil-pil erara karamelizatutako porru eta piperrekin’ zen Sigmak lehiaketara aurkeztu zuen pintxoa.

•Gabiren laugarren saria
Pintxo Onenaren Saria Gabi tabernak lehiaketara aurkeztutako ‘Kurruskaria’ pintxoak irabazi du. 2011ko lehiaketan ere irabazi zuen sari hori bera Gabik. Urte hartan Mozzarella Meteoritoa izeneko pintxoak ados jarri zituen epaileak eta herritarrak: III. pintxo lehiaketako Pintxo Onenaren Saria eta Herritarren Saria eskuratu zituen-eta Gabik. 2009ko lehiaketan, berriz, Herritarren Saria irabazi zuen Gabik. Hortaz, aurtengoarekin lau sari irabazi ditu Gabik Elgoibarko Pintxo Lehiaketan: herritarren bi sari eta epaimahaiak emandako beste bi. Aurten gainera, Herritarren Saria ere gertu izan dute, bigarren postuan geratu dira-eta.

•62 kilo ganba
Eneritz Burunza da Gabiko ugazaba eta sukaldaria. Kurruskaria pintxoa egiteko 62 kilo ganba erabili dituztela azaldu du eta horiek lortzeko arraindegi bat baino gehiagotatik pasatu behar izan dutela aitortu du. Izan ere, 1.700 pintxo egin zituzten lau egunetan. Brurunzak ganba guztiak zuritzeko lanaren meritua ere aitortu nahi izan dio Celia sukaldari laguntzaileari.

•Baserrikoa saria
'Baserrikoa' saria Gorbea jatetxeak eskuratu du, 'Gorbea 1' pintxoarekin. Aurten, sari honetan parte hartu duten tabernak, hau da, Elgoibarko baserrietako produktuez egindako pintxoa egin dutenak bi baino ez dira izan: Salento eta Gorbea.

•Belaustegin menua
Azkenik, botoa eman dutenen artean Belaustegi jatetxean bi lagunentzako dastatzeko menua zotz egin dute sari banaketa ekitaldian, eta Ainhoa Lendinezi egokitu zaio saria.

♦ARGAZKIAK:
∞Lotura duten albisteak:
- 32 tabernak parte hartuko dute Elgoibarko pintxo lehiaketan, iaz baino zazpi gehiagok (2014-06-02)
- Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2014-05-14)
- Txarridunak irabazi du Pintxo lehiaketa, hirugarrengoz (2013-07-05)
- Hasi da pintxo onena aukeratzeko lehia (2013-06-26)
- King-Kong tabernak aurkeztutako 'Udaberriko Bakailaoak' irabazi du pintxo lehiaketa (2012-06-28)
- Pintxo lehiaketa ekuadorrera iritsi da (2012-06-21)
- Hogeita bat tabernak hartuko dute parte laugarren pintxo lehiaketan (2012-06-14)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)