Euskal Merkataritzaren XVI. Topaketen barruan, era askotako tailer praktikoak eskainiko dituzte, batik bat merkatari txikiari zuzendutakoak, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hainbat herritan. Eusko Ganberetako arduradunen esanetan, helburua da merkataritza arloko enpresariek merkataritza-jarduerari buruzko hainbat joera, teknika eta jakintza praktiko ezagutu ditzatela eta beren lehiakortasuna hobetu dezatela.
Elgoibarren, ‘Igaro ekintzara beldur barik! Landu zure adimen emozionala’ izeneko tailerra eskainiko dute barixaku honetan, ekainaren 13an. Eba Zoilok gidatuko du tailerra eta, antolatzaileek azaldu dutenez, zoritxarrari aurre egiteko ahalmenak nola garatu daitezkeen azalduko du. “Akatsak onartzeko optikatik eta bere ondorioetatik, gauzak aztertzen eta arazoei aurre egiten ikasiko dugu. Erresistentzia garatzeko estrategiak azalduko dizkigu Eba Zoilok, eta pertsonalizatutako akzio-planak erakutsi”, azaldu dute Txankakuatik.
- Elgoibarko Kultur Etxean izango da tailerra, 14:30etik 16:30era bitartean. Interesatuek honako telefono zenbakira deituta eman dezakete izena: 943 747 301.