Atxutxikantua abestia izan zen aurrena. 2012an ezagutarazi zuen Atxutxiamaika Aisialdi taldeak Udako Txokoetan parte hartzen duten haurrekin batera grabatutako abestia eta bideoklipa. Aurten, berriz, cup song fenomenoarekin bat egin dute eta Zure irrien egarri abestia grabatu dute.
Perkusio erritmoa oinarri, plastikozko edalontzi batekin eta txaloak tartekatuz abesten dira cup song delakoak. Pitch Perfect pelikulak egin zuen ezagun fenomeno hau eta arrakasta handia izan du sarean. Altsasuko haurrek eta gazteek euskararen alde grabatu zuten Euskara da Euskal Herri izeneko cup song-ak, esaterako, 60.000 bisitatik gora jaso ditu dagoeneko.
Atxutxiamaikako hezitzaile Maialen Arnedok idatzi ditu Zure Irrien egarri (cup song) abestiaren letrak, eta berea da, era berean, ahots nagusia. Mikel Etxanizek ere jarri du ahotsa, Udako Txokoetan diharduten hamar umek bezalaxe: Kira Zubizarreta, Sara Oyarzabal, Unax Tapia, Elen Beristain, Hugo Sagala, Mikel Bergua, Iker Espiga, Miren Serrano, Iker Izagirre eta Marina Fernandez. Grabaketa lanak egiteaz Aitor Nova musikari elgoibartarra arduratu zen.
Uztailaren 21ean grabatuko dute abestiaren bideoklipa eta dagoeneko buru belarri ari dira entseguetan, goiko argazkian ikus daitekeen moduan.
•ENTZUN: Zure Irrien egarri
Abestiaren hitzak:
Jolas, kantu eta barre,
elkarlana dogu bide.
Guraso, haur, hezitzaile,
danok euskararen alde,
bidian baturik gaude
Hamen da Atxutxi
zure irrien egarri,
ez zaittez lurrian jarri
altxa gora ta etorri,
besotik heldu alkarri.
Atxutxi, atxutxi,
zure irrien egarri.
Geure erronka argi;
euskara dogu aldarri,
etorkizunerantz zubi.
Pixkanaka pixkanaka
bidia urratuz pausoka.
Beldur barik oihuka
eskuak altxa goraka;
gora atxutxiamaika!!
Hamen da Atxutxi
zure irrien egarri,
ez zaittez lurrian jarri
altxa gora ta etorri,
besotik heldu alkarri.
Atxutxi, atxutxi,
zure irrien egarri.
Geure erronka argi;
euskara dogu aldarri,
etorkizunerantz zubi.
Hamen da, Atxutxi
zure irrien egarri,
ez zaittez lurrian jarri
altxa gora ta etorri,
besotik heldu alkarri.
elkarlana dogu bide.
Guraso, haur, hezitzaile,
danok euskararen alde,
bidian baturik gaude
Hamen da Atxutxi
zure irrien egarri,
ez zaittez lurrian jarri
altxa gora ta etorri,
besotik heldu alkarri.
Atxutxi, atxutxi,
zure irrien egarri.
Geure erronka argi;
euskara dogu aldarri,
etorkizunerantz zubi.
Pixkanaka pixkanaka
bidia urratuz pausoka.
Beldur barik oihuka
eskuak altxa goraka;
gora atxutxiamaika!!
Hamen da Atxutxi
zure irrien egarri,
ez zaittez lurrian jarri
altxa gora ta etorri,
besotik heldu alkarri.
Atxutxi, atxutxi,
zure irrien egarri.
Geure erronka argi;
euskara dogu aldarri,
etorkizunerantz zubi.
Hamen da, Atxutxi
zure irrien egarri,
ez zaittez lurrian jarri
altxa gora ta etorri,
besotik heldu alkarri.