Pablo Etxeberria azpeitiarra izan zen Debako itsasmila (1.852 metro) igerian egiten azkarrena. Igerilari azpeitiarrak 24 minutu eta 30 segundoan osatu zuen ibilbidea. Emakumezkoetan, berriz, Nerea Murua zarauztarra izan zen irabazlea, 29:30 denborarekin. Guztira 187 lagunek lortu zuten Deba Itziar Xtrem Triatloi Taldeak eta Urbat Igeri Taldeak antolatutako proba amaitzea. Ikus sailkapen nagusia (PDF).
•Hona hemen igerilari elgoibartarren eta mendaroarren emaitzak:
- 43. Javier Fernandez de la Lama 34:14
- 44. Iñaki Iraola 34:14
- 48. Julen Hernandez 34:49
- 59. Eneko Etxaniz 35:08
- 67. Ion Arrese 35:52
- 71. David Soto 36:31
- 78. Miguel Angel Arocena 36:59
- 79. Humberto Fernandez 37:02
- 90. Aitor Dorado 37:48
- 91. Koro Gabiola 37:48
- 101. Ion Errasti 38:47
- 124. Aitor Txoperena 42:35
- 128. Julen Zabala 43:35
- 141. Ibon Serrano 44:05
- 143 Jose Angel Agirre 44:18
- 146. Iker Panizo 44:23
- 148. Ioseba Tamayo 44:27
Koro Gabiola elgoibartarrak ere hartu zuen parte Debako Itsasmilan, eta bere blogean (www.itxaspe.com) idatzi ditu uretan bizitako sentsazioak, makina bat argazkiz lagunduta. Bezperan Mutrikutik Debara igerian egin zuten zeharkaldiaren kronika ere idatzi du.