"Goazen gudari danok..." dokumentalaren making-off-ean parte hartzeko aukera izan dute gaur hainbat kazetarik, tartean BARRENek, dokumentaleko lantaldeak lana nola egiten duten erakutsi dute-eta. Azken lau egunetan Azpeitian eta Elgoibarren egin dituzte grabaketak eta gaur Aiastiako Bioin baserriaren inguruko zelaietan aritu dira lanean, 1936ko Gerran Francoren kontra jardun zuten lau gudariren gorpuzkinak lur azalera atera zituzten {2012ko ekainean, Zirardamendin} lekutik 500 metro eskasera, hain justu ere.
•Gertaera beliko epikoenetarikoa
Hogei laguneko lantalde teknikoa eta Elgoibarko eta Azpeitiako berrogei figurante aritu dira duela 78 urte Zirardamendi-Aiastia-Elgoibarko fronte-lerroan jazotako gertaera garrantzitsu bat birsortzen. Egun horietan, euskal gazte zenbaitek matxinatuen aurrera egitea geldiarazi zuten. Gazte haietako gehienek gertaera haiek baino bi hilabete bakarrik lehenago gerra-armen gainean zuten ezagutza guztia soldadutza garaikoa zen, eta hori, hura egina zutenen kasuan. 1936ko gerran euskal lurrean jazo zen gertaera beliko "epikoenetarikoa" izan zen, Baleuko ekoiztetxeko arduradunen berbetan. Izan zituen ondorioengatik, bereziki. "Hark ahalbidetu zuen, bateko, miliziano eta gudari gazteen morala sendotzea eta, besteko, posizioak berreskuratzea eta Jose Antonio Agirrek Gernikan lehendakari kargua zin egitea {1936ko urriaren 7an} eta horrela euskal autonomia bideratzea eta jardunean hastea".

Dokumental honetan berrehun boluntariok hezurmamitzen dituzte gerran aritu ziren alde biak, sasoi hartako uniformeekin jantzita eta orduko fusilekin eta beste arma batzuekin hornituta. Alde batean euskaldunen askatasunen eta Errepublikaren defendatzaileak, gudari, errepublikano zein anarkista, eta bestean, Francorekin altxatutako guda-taldeetako erasotzaileak. Birsortzen diren jazoerak 1936ko irailaren azken aldera eta urriaren erdialdea bitartean gertatu ziren Zirardamendi-Aiastia (San Migel)-Elgoibar fronte-lerroan.
- Aiastiako borrokaldiei eta Zirardamendiko gudariei buruzko informazio osoagoa BARREN astekariak 2012an argitaratu zuen erreportajean (BARREN 829. zenbakia, 2012-06-22 PDF)
•ARGAZKIAK: (elgoibarren.net eta Baleuko)