Musikak eta kirol probek osatuko dute Maalako jaietako egitaraua

elgoibarren.net 2014ko uzt. 18a, 08:35

 
Maalako jaien barruan, ZZ Blues Band taldearen kontzertua izango da gaur gauean, Maalako parkean. Bihar (uztailak 19), berriz, Azkarateko Igoera jokatuko dute, bizikletan zein korrika.



Soraluzeko taldea da ZZ Blues Band, eta izenak berak aditzera ematen duen moduan, blues doinuak joten dituzte bereziki. Lagun arteko denborapasak eta inprobisazioak, talde finko bat sortu zuen 2011n, eta ordutik etengabe dihardute kontzertuak eskaintzen. 22:00etan hasiko da gaur gauean Maalako parkean emango duten kontzertua.

•Azkarateko IV. Igoera zapatuan

1706636615117 Musikak eta kirol probek osatuko dute Maalako jaietako egitaraua

Maalako jaien barruan, laugarren Azkaratera Igoera jokatuko dute bihar, bizikletan zein korrika. Txirrindulariak 11:00etan irtengo dira Maalatik, eta korrikalariak, berriz, 12:00etan. 5,9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute partaideek, Maalatik Azkarate gainera arte. Bizikletan, Aitor Hernandezek dauka errekorra 15:05ean, eta korrika berriz, David Slater britaniarrak 1981ean ezarritako denbora da onena: 20:40. Iaz, Oier Ariznabarreta eta Jon Garate izan ziren irabazleak, antxintxika lehena eta bizikleta gainean bigarrena.
 Parte hartzeko sei euro ordaindu behar dira, eta honako tabernetan eman behar da izena: txarriduna, Iriondo, Lanbroa, Sua, Viento Sur eta Pilon. Parte hartzen duten guztientzako salda eta txorizoa banatuko dute, eta sari banaketaren ostean, kontsumizio-baleak zozketatuko dituzte.
2013ko Azkarateko igoera, argazkitan: