Palestinari buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur Kultur Etxean

elgoibarren.net 2014ko uzt. 23a, 10:18

Azken asteotako gertaera “larriak” ikusita, eta Nazio Batuen Erakundeak 2014a Palestinarekiko elkartasun urtea izendatu duela kontuan hartuta, Palestinako egungo egoerari buruzko hitzaldia antolatu du Arnaldo Askatu plataformak, gaurko (uztailak 23). Javi Dominguez kirolaria {Ehunmilak proba irabazi berri du, ondoko argazkian}, zientzialaria eta Palestinan brigadista ibilitakoa izango da hizlarietako bat.


 Elgoibarko Ideko IK4 enpresan lan egiten duen Javi Dominguez gasteiztarrarekin batera Koldo Sagasti Palestinan aditua, Euskal Herria-Palestina Sareko kidea eta UHINtifada irrati saioko gidariak (Hala Bedi Irratia) emango ditu Palestinari buruzko azalpenak gaurko hitzaldian. Bi adituek testuinguru historikoa aztertu eta gaur egungo egoeraren berri emango dute. Elgoibarko Kultur Etxean izango da hitzaldia, 19:00etatik aurrera.