Herri kirolak eta jolasak uztartuko dituen dema antolatu dute San Antolin jaietarako

elgoibarren.net 2014ko uzt. 28a, 22:19

Zein baino zein proba bereziagoak antolatu dituzte aurten Elgoibarko auzoetako jaietan: Sanlotroia Sallobente-Ermuaranen eta Desapixua Arriaga auzoan. Hiru kirol uztartzen ditu lehenak, eta bederatzi probek osatzen dute bigarrena. San Antolin jaien barruan egingo dute Desapixua, irailaren 6an. Bost laguneko taldeak osatu behar dira eta irailaren 3a baino lehen eman behar da izena. (egitaraua dauka)


 San Bartolome jaien ostean iritsiko dira Arriaga auzora San Antolin festak. Auzotarrek 2003an berreskuratu zuten San Antolin festak ospatzeko ohitura, 30 urteko etenaren ostean. Jendea erakartzeko ekintza originalak antolatzen hasi ziren, eta harrezkero, era guztietako dema eta probak antolatu dituzte: astoa gizonen aurka, giza probak, oliba hezur eta txapel jaurtiketak, e.a. Kaxeta Auzo Elkarteko kideek aurtengorako ere proba bitxia prestatu dute: Desapixua. Irailaren 6an jokatuko da, 19:00etatik aurrera, Usatorre ondoko aparkalekuan. Bost lagunez osatutako taldeak arituko dira lehian eta taldekideetako batek, gutxienez, gizonezkoa edo emakumezkoa izan beharko du. Era askotariko bederatzi probatan lehiatu beharko dute taldeek.
  1. Lokotx biltzea.
  2. Txingak eramatea (*urez betetako ontziak izango dira eta galdutako ura neurtuko dute epaileek)
  3. Arrautza jaurtiketa.
  4. Eskuak atzean lotuta dituztela, ura irinetan dagoen balde batetik sagarrak hartzea.
  5. Dantza: fandangoa eta arin arina.
  6. Poniaren gainean itzulia.
  7. Bizikleta estatikoan bi minutuko saioa.
  8. Bi bertso osatzea, momentuan emango zaien gai baten inguruan.
  9. Talde bakoitzeko hiru partaidek hankak elkarri lotuta dituztela plazari bi itzul eman beharko dizkiote.
Sariak
  Talde irabazleak 300 euroko saria jasoko du, 200 euro bigarren sailkatzen den taldeak eta 100 euro hirugarren geratzen direnek. Interesatuek Usatorre tabernan eman dezakete izena, edo kaxetaelkartea@hotmail.com helbidera idatzita.

San Antolin jaietako egitaraua
Desapixuaz gainera hainbat egintza antolatu dituzte Kaxetakoek San Antolin jaietarako.

IRAILAK 1, astelehena
  • Iluntzean arbola jartzea
IRAILAK 2 (San Antolin eguna)
  • 11:00 Meza nagusia. Ondoren, salia eta txorizoa auzotarren kontura.
  • Bazkaria Usatorre tabernan
IRAILAK 5, barixakua
  • 19:00etan Jaien hasiera. Txapligua botatzea
  • IX. Txapel jaurtiketa lehiaketa
  • VII. Oliba jaurtiketa lehiaketa
  • 20:00etan Triki-bertso kalejira. Trikitilariak: Kupela
  • 21:00etan Aurreskua
  • Jarraian, Bertso afaria (*afarirako txartelak Usatorre tabernan daude salgai, 25 euroan) Bertsolariak: Unai Iturriaga eta Ione Uria. Trikitilariak: KUPELA
  • Goizaldera arte erromeria (Txokolatada egongo da)
IRAILAK 6, zapatua
  • 17:00etan San Antolin auzoko V. Mus Txapelketa (txapela eta diru saria)
  • 18:00etan V. Patata tortila lehiaketa
  • Tiragoma lehiaketa eta umeentzako jolasak
  • 19:00etan Desapixua
  • 21:00etan Afaria. Marmitakoa, gazta eta menbriloa. Prezioa: 15 euro (edaria eta kafea barne)
  • Jarraian, gaztaren pisua asmatzeko lehiaketa
  • Ondoren, erromeria Laja eta Mikel trikitilariekin
  • Erromeriaren barruan, dantza txapelketa
  • 1:00etan Auzoko errifaren zozketa. Lehen saria: bi lagunentzako bidaia Kanariar uharteetara. Bigarren saria: janariz eta edariz betetako gurdia
  • Goizaldean sekulako ustegabea.
  • 02:00etan Txokolatada
  • Erromeriak goizaldera arte iraungo du