Aurten ere herri bazkaria antolatuko du Elgoibarko Izarra kultur elkarteak Txiki Egunerako, abuztuaren 25erako. Mauxitxa txarangaren kalejira bukatu ostean izango da bazkaria, Sigmako aparkalekuan.
Menu bakarra izango da aurten: patatak errioxar erara, oilasko-izter errea, osagarriekin eta bizkotxo bustia esne-gainarekin postrerako.
Bazkaritarako izena emateko bi aukera dauzkazue: 646 402 725 telefono zenbakira deituta edo Internet bidez, hemen klik eginda.
Bazkaritarako txartelak 20 euro balio ditu (18 euro Elgoibarko Izarrako bazkideentzat)
Era berean, espresuki egun horretarako diseinatutako kamisetak ere jarri ditugu salgai, 10 euroan (bazkideek 9 euro).