Hasi dira San Bartolome jaiak. Herriko historialariek piztu dute txupina, eta lehertu da festa Elgoibarren. Julen Zabaleta marrazkilariak eman dio sua txupinari, eta ondoren, omenaldi xumea egin diete udaletxeko pleno aretoan bost historialariei: Pello Arrieta, Jabier Elorza, Koldo Lizarralde, Karmelo Urdangarin eta Julen Zabaleta. Aurrez, Memorial Etxaniz txirrindularitza lasterketa jokatu da, eta Sergio Rodriguez Gipuzkoa taldeko txirrindularia gailendu da helmugan. Haren ondoren, Giza Eskubideen Parkeko iturria inauguratu du Udalak, Gerardo Arriola Pitxirri pilotariaren omenez. Ekitaldian izan dira Arriola omenduaren senideak. Jaia hasi besterik ez da egin. Hona, egunak orain arte eman duena iruditan.