Dultzaineroen dianarekin hasi da San Bartolome Eguna Elgoibarren. Zaindariaren prozesioa, meza nagusia, sokadantza eta Udal Musika Bandaren kontzertua izan dira eguerdira bitartean. Arratsaldean pilota partidak eta kale antzerkia izan dira, besteak beste. Gauean, su eta musika ikuskizuna eta antzerkia egongo dira Kalegoan plazan. Hemen dituzue gaurko argazkiak.