•Ibaia gero eta garbiago
Berrogeitik gora gazte aritu ziren atzo Deba ibaia garbitzen. Ibaitik zikinkeria ateratzeaz gainera, Gazteen egunean, barixakuan, egingo duten erreka jaitsierarako prestatu zuten ibaia, gunerik arriskutsuenetan eta oztopoak dauden lekuetan seinaleak jarriz. Laugarrengoz aritu dira aurten erreka garbitzen eta "gero eta garbiagoa" dagoela Deba ibaia nabarmendu dute Malako Jai Batzordeko kideek. Hala izanik ere, ibaitik ateratako zaborrarekin bi edukiontzi bete zituzten. Burdinazko hainbat objektu, baloiak eta, batez ere, freskagarrien latak eta beirazko botilak atera zituzten uretatik. Albariño ardo botila bat ere topatu zuten. Egoera onean zegoela ikusita, Maalako parkean egin zuten herri bazkarian ireki eta edan zuten gero Deba ibaiko urek freskatutako ardo botila.
•Sugeak eta arrainak
Zaborrarekin batera, uretan ibili ziren lagunek ibaiko fauna bizi-bizi dagoela egiaztatu zuten, bertatik bertara. Amuarrainekin eta zenbaiten izua eragin zuen bi sugerekin egin zuten topo, besteak beste (ikusi goiko bideoan).
•Kamisetak aurkezteko desfilea
Deba ibaia garbitu eta gero, Maalako parkean bazkaldu zuten ibaian lanean aritu ziren gazteek, eta haiei batu zitzaizkien beste hainbatek. Trikitilariek girotu zuten bazkalostea eta moda desfilea egin zuten arratsaldean. Eneko Iturbe diseinatzaile elgoibartarrak diseinatutako kamisetak aurkeztu zituzten modelo lanetan aritu ziren zenbait gaztek, Maalako zoruan jarri zuten alfonbra gorriaren gainean. Iturbek Gazteen Egunerako diseinatu ditu espresuki kamisetak, baina urteko edozein egunetan janzteko moduko kamisetak egiteko eskatu zioten Malako Jai Batzordeko kideek, eta horretan saiatu dela adierazi du diseinatzaile gazteak. Gazteak gera, barren esaldia irakur daiteke, hain justu ere, urdin koloreko kamisetetan.

Odolaren Mintzoa talde usurbildarrak eman zuen kontzertuarekin amaitu zuten atzoko eguna gazteek.
- Gazteen Eguna izango da bihar, Baserritarren Eguna zapatuan eta umeei eta jubilatuei eskainitakoa izango da domekakoa. (ikus sanbartolomeetako azken hiru egunetako egitaraua)
•TRAILERRA: Hona hemen Malako jai Batzordekoek Gazteen Eguna girotzeko egin duten trailerra: