Herriko gazteek eurei eskainitako eguna ospatzen dihardute gaur San Bartolome jaien
barruan. Jaietako bigarren sokamuturrarekin hasi da eguna eta
goitibeheren txanda izan da gero. Gune Askeko egitarauaren barruan,
berriz, Kalegoen plazan bazkaldu dute dozenaka gaztek eta erreka jaitsieran
parte hartu dute gero. Zezenzaleek, berriz, zezen bolaztatuekin batera
jokatzen diren futbol partidez gozatu ahal izan dute arratsaldean Plaza txikian. (argazkiak dauzka)