Ermuaranbide kalean, -Elgoibar ikastolara joateko bidegurutzearen
ondoan-, lanean ziharduten behargiñek gas hodi bat zulatu dute gaur
arratsaldean, 16:30ak aldera. Gas isurketa geratu ezin zutela-eta
suhiltzaileei deitu diete eta Eibartik etorri dira suhiltzaileen bi
kamioi. Udaltzainek kalea itxi egin dute segurtasunagatik, eta hala
jarraituko du arriskua pasa arte.