Erakusketa prestatzeko azken ukituak ematen topatu ditugu antolatzaileak gaur goizean Kultur Etxean. Zirardamendin topatu zituzten hobien erreplika bat, Jose Antonio Agirre lehendakariaren jantzia edo borrokan aritu ziren gudarien arropak eta erabili zituzten armak jarri dituzte ikusgai erakusketan, besteak beste, panel informatiboekin batera. Irailaren 4an, eguenean, inauguratuko dute erakusketa, 19:00etan.
1936ko Gerran Zirardamendi-Aiastiako fronte-lerroan jazo ziren gertaera "epikoak" kontatzen dituen dokumentala grabatzen aritu ziren joan den Uztailean Elgoibarren eta Azpeitian. Bi herrietako figurante gazteak aritu ziren gerra irudikatzen, batzuk gudarien paperean eta erreketeen jantziekin besteak. "Goazen gudari danok..." izeneko lana irailaren 18an estreinatuko dute Elgoibarko Herriko Antzokian. Hona hemen dokumentalaren trailerra:
•Irailerako egitarau zabala
Aurrekoez gainera, Elgoibarko Udalak, Bizkaiko hainbat udalekin eta erakunderekin elkarlanean, gorazarre egiteko ekitaldi programa zabala antolatu du irailerako.
•Iraileko ekitaldien egitaraua:
•Iraileko ekitaldien egitaraua:
- Irailaren 4an, Elgoibarko Kultur Etxean “GOAZEN GUDARI DANOK… Askatasun-bidean Zirardamendi, Aiastia (San Migel), Elgoibar 1936 En defensa de la libertad” erakusketa ibiltaria inauguratuko da.
- Irailaren 15ean, liburu bat aurkeztuko dute Kultur Etxean (erakusketaren izenburu bera izango du); dibulgazio historikoko lana da eta EHUko Patxi Juaristi, Josu Txueka eta Francisco Etxeberria irakasleek eta Sabino Arana Fundazioaren kolaboratzaile diren Aitor Estebanek eta Iñaki Goioganak idatzi dute.
- Irailaren 18an, Elgoibarko Herri Antzokian, “Gopazen gudari danok...” dokumentala estreinatuko da.
- Irailaren 21ean, Iñigo Urkullu lehendakaria buru, gorazarrea egingo zaie 36ko gudariei honako ekitaldi hauekin: lore-eskaintza gudarien hobien aurrean; Ertzaintzaren musika-bandaren emanaldia, eta Gernikako Arbolaren kimu bat landatzea.