Aurreko urteetan baino erabiltzaile gutxiago izan dituzte Mintxetako igerilekuek

elgoibarren.net 2014ko ira. 4a, 08:41

Eguraldiak ez du lagundu eta uda honetan aurreko bi urteetan baino erabiltzaile gutxiago eduki dituzte Mintxetako igerilekuek. Datorren domekan, irailare 7an, amaituko da bainu denboraldia.



  Mintxetako igerilekuek azken bi urteetan 50.000 erabiltzaileen langa gainditzea lortu duten arren, aurtengo udan 40.000 erabiltzailera ere ez direla ailegatuko aurreratu dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Hala, 34.522 erabiltzaile pasa dira igerilekuetatik, denboraldia bukatzeko egun batzuk besterik gelditzen direnean.

1706636559660 Aurreko urteetan baino erabiltzaile gutxiago izan dituzte Mintxetako igerilekuek

Bainu denboraldia hilez hil aztertuz gero, ekaina nahiko "kaxkarra" izan zela adierazi dute. Guztira 9.510 erabiltzaile zenbatu zituzten ekainean (igerilekuak ekainaren 14an ireki zituzten). Uztailean, parean joan ziren eguraldiaren hobekuntza eta erabiltzaile kopuruaren hazkundea. 16.151 erabiltzaile izan ziren. Abuztuan, berriz, hamalau egunetan euria egin zuela nabarmendu dute kirol patronatutik, eta ondorioz, 7.295 erabiltzaile besterik ez zituztela izan.
 Iraila eguraldi onarekin hasi da eta datuak zerbait hobetzen lagunduko badu ere, egun gutxi geratzen dira igerilekuetaz gozatu ahal izateko, domekan itxiko dituzte-eta ateak aurtengoz.
 
Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte: 
  • 2014: *34.522 (*irailaren 2ra arteko datuak)
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000
Lotura duten albisteak: