Inauguratu dute 36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa

elgoibarren.net 2014ko ira. 4a, 20:44

 
Aiastiako bataila edo guduan, 1936ko iraila eta urria bitartean, gertaturikoak gogora ekartzeko osatu duten erakusketa inauguratu dute gaur, irailak 4, eta hilaren 21a arte, hain justu ere tropa matxinatuak Elgoibarren sartu ziren egunera arte, egongo da ikusteko aukera, Kultur Etxeko erakusketa gelan. (argazkiak dauzka)



Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuaren barruan, hainbat ekintza antolatu ditu Elgoibarko udalak irailerako, Elgoibarko lurretan borrokan aritu ziren gudarien jatorrizko herrietako udalen eta zenbait kultur erakunderekin elkarlanean —Aranzadi elkartea, Sabino Arana Fundazioa eta sancho de Beurko elkartea– eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundien laguntzarekin. Aiastiako bataila edo guduan 1936ko iraila eta urria bitartean gertaturikoak gogora ekartzeko osatu duten erakusketaren bueltan antolatu dute programa. Erakusketa gaur inauguratu dute. Erakusketaren arduradun den Iñaki Goiogana historialariak, Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan María Atutxak, Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak eta EAJko diputatu Aitor Estebanek hartu dute parte inaugurazio ekitaldian.

 Irailaren 21a arte, hain justu ere tropa matxinatuak Elgoibarren sartu ziren egunera arte, egongo da ikusteko aukera, kultur Etxeko erakusketa gelan. Aste barruan 18:00etatik 21:00etara egongo da zabalik erakusketa gela, eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara goizez, eta 18:00etatik 21:00etara arratsaldez.

 Goazen gudari danok... askatasun-bidean Zirardamendi, Aiastia (San Migel), Elgoibar, 1936 En defensa de la libertad jarri diote izena erakusketari, eta 1936ko irailean Aiastian hasi eta Eibarko mendietan barrena Elgetaraino Fronte Nazionalak aurrera egitea oztopatu zuten gudariei egin nahi diete gorazarre, Euskal Herriaren eskubide legitimoak defendatzeko zirardamendin hil ziren gazteei bereziki. Zehazki, 36ko irailaren 26an gertatutakoaren berri ematera dator erakusketa.

Liburua eta dokumentala
 Irailaren 15ean, erakusketaren izen bereko liburua aurkeztuko dute kultur Etxean (19:00). Patxi Juaristi, Josu Txueka eta Francisco Etxeberria EHuko irakasleek eta Sabino Arana Fundazioaren kolaboratzaile diren Aitor Estebanek eta iÒaki Goioganak
idatzi dute. Irailaren 18an, berriz, 19:00etan, Goazen gudari danok... dokumentala aurkeztuko dute Herriko Antzokian.
Eta azkenik, irailaren 21ean, 36ko gerrako gudariei omenaldia egingo diete zirardamendin, hildako gudarien hobien ondoan. 10:00etan hasiko dute ekitaldia, lore eskaintzarekin, eta 11:30ean Ertzaintzaren musika bandak joko du. 12:00etan, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute. Ekitaldian Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere parte hartuko du.

1706636557600 Inauguratu dute  36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa

 

1706636557727 Inauguratu dute  36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa

1706636557802 Inauguratu dute  36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa

1706636557909 Inauguratu dute  36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa

1706636557997 Inauguratu dute  36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa

1706636558120 Inauguratu dute  36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa