Jaurlaritzako Barne Sailak jakitera eman duenez, 20:55ean jazo da istripua. Markina-Xemeingo noranzkoan zihoan Nissan Note autoak oinezko bat harrapatu du Aiastia parean. Jakinarazi dutenez, errepide ondoko petril batean eserita zegoen gizonezkoa, 53 urteko elgoibartarra. Ibilgailuaren azpian harrapatuta geratu da eta Larrialdietarako hainbat zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin gizonarengatik, zauriak larriegiak zirela-eta. Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa jarri du abian. Epailearen aginduz, Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute gizonezkoaren hilotza.