2010/2011 ikasturtean jarri zuen abian Elgoibarko Udalak Oin Alai, umeak eskolara oinez joatea sustatzeko ekimena. Ordutik hona jaitsi egin da Oin Alain parte hartzen duten umeen eta boluntarioen kopurua, baina gaur hasi duten ikasturte berrirako iazko kopuruetan ibiliko direla aurreratu dute Oin Alaiko arduradunek. Hala, momentuz, 51 umek {iaz 53 izan ziren} eta 20 boluntariok eman dute izena. Arduradunek, baina, ume gehiagok izena ematea espero dute, Jaurlaritzak autobus zerbitzuan egin dituen aldaketak direla-eta Herri Eskolako ikasle gehiagok bat egingo duela Oin Aairekin uste dute-eta. Boluntarioei dagokionez, Oin Alairi martxan eusteko nahikoa dauden arren, gehiagoren beharrean daudela nabarmendu dute.
Berrikuntzak ere badaude, nagusiena Basarte-San Roke adarra berriro martxan jarri dutela. Era berean, Erretxindin bizi diren zenbait ume Oin Alaira batu dira aurten.
•50 euroko txartel-bonoak
Umeen eta boluntarioen parte hartzea saritzeko sariak banatuko dituzte, beste behin ere. Txankakua eta Barren azokako dendetan eskolako materiala edo aisialdiko materiala erosteko 50 euroko txartel-bonoak zozketatuko dituzte umeen artean, eta ume saridun horren ama, aita, aitona edo delakoa boluntarioa bada, beste 30 euro emango zaie.
Sariez gainera, ikastetxera oinez joateak dituen onurak azpimarratu dituzte. Batetik, ariketa fisikoak umeengan dituen onurak asko dira: Ikastola nahiz herri eskolako ibilbide nagusiek 950 m luzera dute; eta, bestetik, umeen autonomia lantzen da, herritik, segurtasunez, beraiek bakarrik ibiltzen ikasten dute-eta.

∞Lotura duten albisteak:
- Ikasturteari agur esateko Oin Alai berezia egin dute (2014-06-06)
- Abian da ikasturte berria (2013-09-06)
- Oin alai berezia egingo dute ekainaren 6an, Porrotx eta irrien lagunekin (2013-05-31)
- Berriz ere eskolara (2012-09-06)
- Zabalik dago datorren ikasturterako Oin Alain izena emateko epea (2012-06-08)
- Trikiti doinuekin hasi du ikasturtea Oin Alaik (2011-09-06)
- Oin Alai bereziarekin ospatu dute ekimenaren lehen urteurrena (2011-06-03)
- Oin Alai ekimenak boluntarioak behar ditu (2010-09-03)
- Probaldi arrakastatsuaren ostean irailean izango du jarraipena Oin Alai ekimenak (2010-07-22)
- Martxan da 'Oin alai' programaren proba pilotua (2010-06-08)
- Ikasleak eskolara oinez joatea bultzatu nahi du 'Oin Alai’ proiektuak (2010-05-14)