Emakumeak korrika egitera animatzeko egitasmoa da Korrikedada. Kirol monitore batek gidatuta, antxitxika saioak egingo dituzte martitzen eta eguenetan (19:00). 16 urtetik gorako emakumeek hartu dezakete parte. Interesatuek aipaturiko egunetan eta orduan Mintxetan agertu beharko dute, kirol arropak eta zapatilak jantzita. Egitasmo hau doakoa da.
•Gimnasia hipopresiboa
Irailaren 15etik aurrera ikastaro berri bat eskainiko du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Gimnasia hipopresiboa hain zuzen ere. Ikastaroa Mintxetan emango dute, martitzenetan 18:00etan, eguenetan 13:15ean edo barixakuan 15:00etan. Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek Mintxetako edo Olaizagako harreran eman dezakete izena. Bazkideek 23,70 euro ordaindu beharko dituzte hilean, eta bazkide ez direnak 35 euro.
•K-Stretch metodoa
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jarduera berria jarriko du martxan, urrian, Mintxetan: K-Stretch metodoa. Antolatzaileen esanetan, metodo honek gorputza berrorekatzen du, postura okerrak zuzenduz eta traumatismoak eta muskuluen gainkargak arinduz. Era berean, jarduera honekin artikulazioen mugikortasuna, arnasketa eta zirkulazio hobetzen dira. Argiñe Gabilondok gidatuko ditu saioak eta bere esanetan, sedentarismoa, gehiegizko jarduera fisikoa, traumatismoa, estresa eta antzerakoek eragindako gehiegizko tentsio muskularra jasaten dutenentzat oso gomendagarria da K-Stretch metodoa. Kirolarientzat onura asko ei ditu, batez ere, gehiegizko esfortzu fisikoak eta keinu errepikakorrak eraginda gainkarga muskularrak eta artikulazioetako mina izaten dutenentzat.
Martitzenetan, 10:10ean, eguaztenetan 15:00etan, edo barixakuetan 13:15ean izango dira saioak. Interesatuek Olaizaga kiroldegian edo Mintxetan eman dezakete izena.