Lehendabiziko aldia izan da munduan horrelako gauza bat egiten dena, soilik emakumezkoena izan den mendi lasterketa antolatzea, alegia. Nafarroan jokatu zuten 800 Dukado izeneko proba, Sunbilla, Narbarte, Elorriaga eta Doneztebe artean, hain justu ere.
Lasterketa berezia eta historikoa izanik, jai giroan joan zela
Sunbillara adierazi du Maite Maiorak, baina lehiaz ahaztu gabe. Hala,
bera izan zen azkarrena mendi maratoian, eta hiru ordu eta 52 minutuan
osatu zuen 42 kilometroko ibilbidea.
Lasterketa historiko baten lehen edizioa irabazi duela idatzita
ikusteak ilusioa egin diola aitortu du antxitxikari mendaroarrak Euskadi
Irratiko Faktoria irratsaioan eginiko adierazpenetan (entzun audioa).
Bideoa (eitb.com):
XVI. Mendean Sunbillan eraiki zuten harrizko zubitik datorkio izena
frogari, 800 dukado izan zen-eta Subizarreko Felipek, 1552an,
Sunbillako lehen harrizko zubia eraikitzeko egin zuen eskeintza. Aurrez
aipaturiko lau herrien artean ordaindu zuten egurrezko zubia ordezkatu
zuen harrizko zubia. Nafarroako historian berebiziko interes
estrategikoa izan du zubi honek, izan ere, Nafarroa Gipuzkoarekin eta
Frantziarekin lotzen zituen Bide Errealean kokatua zegoen. Mendi
lasterketa historiko honen bitartez, lau herri horiek elkartu eta zubiak
eraiki nahi izan dituzte antolatzaileek, emakumezkoen kirolari bide eta
babesa emateko.
Bideoa (eitb.com):