San Bartolome kaleko hainbat bizilagun etxera sartu ezinik geratu da gaur arratsaldean, hiru orduz, udaltzainek eta ertzainek kalea alde guztietatik itxi baitute, bizilagun bat balkoitik gauzak botatzen hasi dela-eta.
Ertzainez gainera, gertakarien tokira joan dira anbulantzia eta suhiltzaileen hiru kamioi, bere onetik aterata zegoen gizon gazteak etxeari su ematearekin mehatxu egin baitu, balkoian su txiki bat piztuz. Berarekin berbetan aritu diren negoziatzaileek ez dutenez konbentzitu, Ertzainen unitate bereziko agenteak etorri dira, eta 22:00ak aldean etxera sartu eta gaztea menderatu dute. Anbulantzian sartuta eraman dute gero.