Ludotekan eta Gaztelekuan ere hasi dute ikasturte berria

elgoibarren.net 2014ko ira. 11a, 10:50

 
Ikasleen kurtso hasierarekin batera, aste honetan bertan hasi dute ikasturtea bai Gaztelekuan eta baita Ludotekan ere. 5-12 urte bitarteko neska-mutilei (HH5-LH6 ) eskainitako aisialdi zerbitzua da Ludoteka. Gaztelekuan, berriz, 13-17 urte bitarteko nerabeekin lan egiten dute.


 Gaztelekua 1997 eta 2002 urteen artean jaiotako gazteek erabili ahal izango dute, eguaztenetik domekara. Arratsaldez egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara.
 Ludoteka, aldiz, astelehenetik barixakura zabalduko dute, 16:30etik 19:30era. Ikasturteko kuota 45 eurokoa da. Familia ugarientzat eta bigarren seme-alaba dutenentzat %30eko deskontua dago, eta Ongizate Saileko programatako erabiltzaileek %70eko deskontua izango dute. Informazio gehiagorako 943 748 883 telefono zenbakira deitu daiteke.

1706636540429 Ludotekan eta Gaztelekuan ere hasi dute ikasturte berria

1706636540545 Ludotekan eta Gaztelekuan ere hasi dute ikasturte berria


∞Informazio osoagoa: