Alcortako matxinoa isilik dago

elgoibarren.net 2014ko ira. 11a, 12:59

 
Trumoi eta tximistek gogor astindu dute goizaldean Elgoibar, eta tximistetako batek argindarrik gabe laga du Alcorta lantegia. Ondorioz, Alcortako matxinoa isilik dago. Elgoibartarrok ohituta gaude, gau eta egun, matxinoaren soinu errepikakorra entzutera. Arratsaldera arte, gutxienez, ez dute argindar zerbitzua berreskuratuko.