Zarautzeko Euskal Astearen barruan, XXVI. Aurresku Txapelketa eta VII. Soinu Zahar Txapalketa jokatu zituzten, joan den irailaren 6an. Nagusientzako txapelketak ziren biak, hau da, 15 urtetik gorako dantzarientzat. Partaideen artean bi dantzari elgoibartar izan ziren: Andrea Arregi eta Aitor Asenjo. Jon Lizarralde Haritz dantza taldeko irakaslearen esanetan, biak dira dantzari oso onak eta oso ondo aritu ziren Zarautzen. Asenjok lehen postua eskuratu zuen, eta Andrea Arregik zazpigarren egin zuen. Nesketan, Euskadiko txapelduna den Izar Etxeberria oiartzuarrak eskuratu zuen lehen postua.
Euskadiko aurresku eta soinu zahar txapelketarako sailkatzea izango da dantzari gazteentzako hurrengo erronka. Azaroan jokatuko den finalean egon ahal izateko kanporaketetan hartuko dute parte datozen asteetan.