Donostian bizi da Ainhoa Larrañaga mendaroarra eta Club Atletico San Sebastian kirol taldeko kidea da. Bere taldea ordezkatuz, taldekako Euskadiko triatloi txapelketan hartu zuen parte Zumaiako Triatloian, eta bigarren postua lortu zuen Eider Estibariz eta Cristina Irigoyen taldekideen laguntzaz (goiko argazkian). Taldekako lehian lortu zuten postua ona izan bazen, are hobea izan zen Larrañagak banakako proban lortu zuena, bera izan zen eta azkarrena junior kategoriako triatleten artean.
Adinez nagusiagoak diren atletengandik gertu ibili zen gainera Larrañaga, emakumezkoen sailkapen nagusiko seigarren postuan sailkatu zen-eta. Igeriketako proba (750 m.) 13:50 denboran osatu zuen, 36 minutu eta 31 segundoan egin zuen bizikletako zatia (20 kilometro) eta bost kilometroko korrikako proba 23:29 denboran egin zuen. Hortaz, hiru probetako denborak batuta, 1:13:50.
Senior mailan Jon Unanuek eta Estefania Gomezek irabazi zuten Zumaiako Triatloia. Informazio osoagoa: baleike.com