Onda Vasca irratiaren irratsaioa zuzenean egiten ari dira Elgoibartik

elgoibarren.net 2014ko ira. 15a, 10:09

 
Goazen gudari danok...askatasun-bidean izenburuko erakusketa eta, oro har, Elgoibarko Udala memoria historikoa berreskuratzeko egiten ari den ahalegina bertatik bertara ezagutzera etorri dira Onda Vasca irratikoak Elgoibarrera. Kultur Etxe aurretik ari dira egiten irratsaioa.



Goazen gudari danok...askatasun-bidean erakusketaren harira, Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberria elkarrizketatu du Onda Vasca irratiko esatari Xabier Lapitzek, gaur goizean Elgoibartik zuzenean egin duten irratsaioan. Alkateaz gainera, Iñaki Goiogana historialaria eta Goazen gudari danok dokumentala zuzendu duen Iban Gonzalez ere elkarrizketatu dituzte. Memoria Historikoa berreskuratzeko lanean diharduen Elgoibar1936 elkarteko kide Hodei Otegik ere hartu du hitza eta baita Zirardamendin ehortzi zituzten gudarien hobi komunak bilatzen lagundu zuen Bitoriano Agotek ere. Gerra bizitzea tokatu zitzaion Aiastiako Maria Zelaiak ere eman du bere testigantzaren berri.

1706636528429 Onda Vasca irratiaren irratsaioa zuzenean egiten ari dira Elgoibartik

1706636528570 Onda Vasca irratiaren irratsaioa zuzenean egiten ari dira Elgoibartik

1706636528664 Onda Vasca irratiaren irratsaioa zuzenean egiten ari dira Elgoibartik