36ko gerran Aiastian izandako borroken inguruko liburua aurkeztuko dute gaur, Kultur Etxean

elgoibarren.net 2014ko ira. 15a, 10:29

 
Memoria historikoa berreskuratzeko Elgoibarko udalak antolatutako programaren barruan, Goazen gudari danok...askatasun-bidean izenburuko liburua eta dokumentala aurkeztuko dituzte aste honetan Elgoibarren. Gaur, hilak 15, aurkeztuko dute liburua, Kultur Etxean.

 
 


 Patxi Juaristi, Josu Txueka eta Francisco Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta Sabino Arana Fundazioaren kolaboratzaile diren Aitor Estebanek eta Iñaki Goioganak idatzi dute Goazen gudari danok...askatasun-bidean izenburuko liburua. Aiastian 1936ko gerran izandako borroken inguruko liburua da eta gaur, astelehena, aurkeztuko dute, 19:00etan Elgoibarko Kultur Etxean.

 Eguenean (irailak 18), berriz, Goazen gudari danok... dokumentala estreinatuko dute, Herriko Antzokian (19:00). Azpeiti eta Elgoibarko lurretan grabatu dituzte dokumentaleko irudiak.

 Irailaren 21ean, 36ko gerrako gudariei omenaldia egingo diete Zirardamendin, hildako gudarien hobien ondoan. 10:00etan hasiko dute ekitaldia, lore eskaintzarekin, eta 11:30ean Ertzaintzaren musika bandak joko du, Aiastiako frontoian. 12:00etan, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute. Ekitaldian, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak hartuko du parte, besteak beste.

1706636527925 36ko gerran Aiastian izandako borroken inguruko liburua aurkeztuko dute gaur, Kultur E

Erakusketa, hilaren 21a arte
 Programaren ardatza, nolanahi ere, erakusketa da. Irailaren 4an zabaldu zuten eta irailaren 21a arte egongo da ikusteko aukera, Kultur Etxeko erakusketa gelan. Aste barruan 18:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara goizez eta 18:00etatik 21:00etara arratsaldez.