Gustum lurralde arteko egitasmo bat da, tokian tokiko hamar ekintza taldek sustatzen dutena (Euskadi, Lleida, Balearrak), landa garapena bultzatzeko helburu nagusiarekin. Horretarako, tokian tokiko nekazaritzako kalitatezko elikagaiak sustatu eta sukaldaritzarekiko, turismoarekiko eta merkataritzarekiko sinergiak bultzatzen dituzte. Euskadiren kasuan, Mendinet tokiko ekintza taldea da proiektu honetako kidea. Proiektu hau Debabarrena eskualdean bultzatzeaz arduratzen den Debemen elkartea ere ekintza talde honetako partaide da. Hala, datorren hilaren 27an, Elgoibarko hileko azken zapatuko feriaren egitarauaren barruan antolatu dituzten ekintzak, Gustum egitasmoaren barruan kokatzen dira. (egitaraua beherago)
•Pizza-tailerra
Bertako produktuekin egindako pizza-tailerra izango da hil honetako feriako berritasun nagusia. Elgoibarko Udalak herriko ekoizleei erosiko dizkie pizzak egiteko erabiliko dituzten osagaiak: piper berdeak eta kalabazinak Ekoalborazi, txerri hirugiarra Armuetari, gazta Mardazizurietari, eta, pizzaren oinarria Foteroko pita ogiekin osatuko dute. Osagai horiek eta Elgoibarko vbaserrietako barazkiak erabiliz osatuko dituzte pizzak herriko umeek, Atxutxiamaikako hezitzaileen laguntzarekin.
•Pa amb tomaquet pintxoak txosnan
Nafarroa plazan egongo den txosnan, berriz, bertako produktuekin eginda egon arren, mediterraneoko jatorria duen pintxoak salduko ditu Elgoibarko Izarrak euro batean: Pa amb tomaquet urdaiazpikoa eta piper berdearekin. Txorizo egosiaren pintxoak ere salduko dituzte, 11:00etatik aurrera. Pintxoak egiteko, besteak beste, honako produktuak erabiliko dituzte: Armuetako 450 Basatxerri urdaiazpiko xerra, hiru kilo Basatxerri hirugiar, Basuetako barazkiak, Lizundia txabolako ogiak eta Mauxitxako gazta.
Egitaraua
- 9:00-14:00: Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
- 11:00etatik aurrera: ELGOIBARKO IZARRAk PINTXOAK prestatuko ditu Kalebarren plazan, Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin.
- 12:00etan: KALE KANTARIAK. Elgoibarko kaleak girotuko dituzte, Kalebarren plazatik hasita. Hil honetan ez dute entsegurik egingo.
- 12:00-14:00: BERTAKO PRODUKTUEKIN EGINDAKO PIZZAK: Txikientzako tailerra.
- Eguerditik arratsaldera: GANADU ERAKUSKETA Aita Agirre Plazan.