Bilboko gazteen eta kolektibo gazteen sormen-ekimenak lagundu, eta aldi berean, Bilboko bizitza soziala eta kulturala aberasteko asmoz sortu zuen Bilboko Udaleko Euskara eta Gazteria sailak Ideiak Martxan lehiaketa. Saritutako ideien artean zegoen Hiri asko bere baitan izenekoa, zeinean bi elgoibartarrek parte hartzen duten: Unai Villenak eta Asier Olabarrietak, elgoibartutako bilbotarrak. Asier Gomez da hirugarren taldekidea.
Hiri asko bere baitan egitasmoak hiru ardatz dauzka: literatura (euskarazkoa), musika eta argazkigintza, eta Unai Villenak berak azaldu duenez, proiektu honen bidez Bilbo hiriaren ikuspegi berria eman nahi dute. Horretarako, Bilboko barruti bakoitzeko {zortzi dira guztira} lan bat aurkeztu asmo dute azaroa bitartean. Joan den apirilean jarri zuten abian proiektua, eta, Unai Villenak azaldu duenez, ordutik hona etengabe aritu dira lanean, euren irudimenarekin "unibertso bisual, literario eta soinudun propioa" sortu eta Bizkaiko hiriburuaren ikuspegi berri bat emateko.
•Bloga eta bitakora
Hiruren artean, zortzi argazki-testu-musika-lan edo obra sortuko dituzte, eta dagoeneko ibilbide erdia baino gehiago bete dute. Blog bat ere badute, eta hor ikus daitezke orain arte plazaratu dituzten lau argazki-testu-musika-obrak. Sorkuntza lan horren ibilbidea ere jaso dute euren bitakora propioan.

•Obrak aurkezteko zuzenekoa
Proiektua amaitu arte gelditzen diren hilabeteotan, blogean falta diren lau obrak plazaratzeaz gainera, obrak aurkezteko zuzenekoa prestatzen dihardute buru-belarri. Azaroaren 28an eskainiko dute Bilborock aretoan. Era berean, erakusketa bat ere antolatuko dute obra guztiekin. Gainera, obra guztiak liburuxka batean bilduko dituztela aurreratu dute.

Azkenik, proiektuak ahalik eta oihartzun zabalena izan dezan, sare sozialetan (Facebook eta Twitter) ere ematen dute proiektuaren berri.