'Daixola!', koadrilan euskaraz egiteko egitasmoa jarri du abian Elgoibarko Izarrak

elgoibarren.net 2014ko urr. 1a, 14:01

 
Koadrilan euskaraz egin eta ondo pasatzeko egitasmoa jarri du abian Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen Atxutxiamaika Aisialdi taldeak. Daixola! izena jarri diote hizkuntza ohituretan eragitea helburutzat duen proiektu berriari, eta 9-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Urriaren 10ean amaitzen da izena emateko epea.

 
 
 
 Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleei zuzendutako proiektua da Daixola!, 9-12 urte bitarteko gaztetxoei, alegia.
Euskararen erabilera sustatu, eta adin tarte horietako gazteei planak gauzatzen laguntzeko programa izateko bokazioz sortu du Atxutxiamaikak, eta horretarako, kuadrilako 30 euroko kuota (Elgoibarko Izarrako bazkideek 27 euro) ordaindu beharko dute interesatuek ikasturteko (bi alditan ordaintzeko aukera izango da).
 Interesatuek urriaren 10a arteko epea dute izena emateko, eta hori bai, izen-emateak koadrilako egin beharko dira.