Energia berriztagarrien inguruko hitzaldiak izango dira Mendaron

elgoibarren.net 2014ko urr. 2a, 08:01

Energia berriztagarriei buruzko bi hitzaldi antolatu dituzte Mendaron urriaren 3rako. Alain Ulazia Eibarko unibertsitate eskolako Energia Berriztagarrien Graduko irakasle mendaroarrak eta Pablo Rodriguez eibartarrak emango dituzte hitzaldiak. Azken honek, Mendaroko Plaza auzoan energia minihidraulikoa baliatzeko egindako proiektua aurkeztuko du.


 Munduan energiarena da gizateriak daukan arazo garrantzitsuenetakoa eta hain justu ere, arazo horren gordinaz ohartaraziko du Alain Ulazia Eibarko unibertsitate eskolako Energia Berriztagarrien Graduko irakasleak Aurreneko hitzaldian. Munduan zehar energia lokal garbia baliatzeko egin diren hainbat asmakizunen berri ere emango du Ulaziak.
 Bestetik, Pablo Rodriguez eibartarrak Mendaroko Plaza auzoan energia minihidraulikoa baliatzeko egindako proiektua aurkeztuko du. Energia berriztagarrien inguruko bi hitzaldiak Mendaroko udaletxean izango dira, 20:00etatik aurrera.