Txankakua merkatari elkarteko dendariak kalera irtengo dira bihar. Era guztietako merkatariek hartuko dute parte Stock ferian, eta mota guztietako produktuak erosteko aukera egongo da. Jantziak, oinetakoak, pastelak, opariak...
- Hauek dira aurten parte hartuko duten komertzioak: Alire estetika, Casa Astigarraga, Ecenarro mertzeria, Ene Bada, Evoka shoes, Ferpi modak, G&M jantzidenda, Garate jantzidenda, Hazten, Ipintza, Iriondo kirolak, Klitz, Luvik oinetakoak, MG burdindenda, Moma jantzidenda, Muruamendiaraz, Pitxintxu, Sara jantzidenda, Skandalo, Urratsak oinetakoak eta Zebra jantzidena.
Stock feria lekueder parkean egongo da, 10:30etik 14:30era. 11:00etatik aurrera umeentzako jolasak eta tailerrak egingo dituzte, eta Txankakuako maskotak ere kalean ibiliko dira. 14:00etan 600 euro zozketatuko dituzte erosketa txeketan, eta saria eskuratzeko irabazleak bertan egon beharko du.