Herriko merkataritza sustatzeko asmoz, Stock feria antolatu zuten, joan den zapatuan, Txankakua merkatari elkarteko dendariek. Era guztietako merkatariek hartu zuten parte, eta mota guztietako produktuak erosteko aukera izan zen, gehienak deskontuekin. Horrez gainera, feriara gerturatu ziren herritarrek Txankakuaren zozketan parte hartzeko aukera izan zuten. 600 euro zozketatu zituzten erosketa txekeetan, eta sei lagunek jaso zuten saria, ehun euroko erosketa txekea.
- Hauek dira aurtengo Stock Ferian parte hartu duten herriko komertzioak: Alire estetika, Casa Astigarraga, Ecenarro mertzeria, Ene Bada, Evoka shoes, Ferpi modak, G&M jantzidenda, Garate jantzidenda, Hazten, Ipintza, Iriondo kirolak, Klitz, Luvik oinetakoak, MG burdindenda, Moma jantzidenda, Muruamendiaraz, Pitxintxu, Sara jantzidenda, Skandalo, Urratsak oinetakoak eta Zebra jantzidena.
ARGAZKIAK: