Inaxio Arregi nagusi Mendaroko giza-proba taldearen aurkako desafioan

elgoibarren.net 2014ko urr. 13a, 18:53

 
Errosario kaleko jaien barruan, apustu bitxia egin zuten zapatuan Kalebarren plazan: lagun bakarra, sei gizonek osatutako taldearen kontra. Zeinek plaza gehiago egin jokatu zuten Iñaxio Arregik eta Mendaroko giza-proba taldekoek; 80 kiloko burdinezko biga sorbaldan hartuta lehenak eta 500 kiloko harriari arrastaka besteek. Arregik irabazi zuen desafioa.

 

 Zapatuan erabili zuenaren antzeko burdin-zatia -104 kilokoa hura- Eibarko tren geltokitik Urko mendiaren tontorreraino igo zuen Iñaxio Arregi "Etxearreta" loiolarrak 2002an egin zuen apustuan. Handik bost urtera beste indar erakustaldi bat eskaini zuen, 78 kiloko burni-zatia Loiolatik Xoxoteraino sorbalda gainean igoz. Hiru ordu eta erdian osatu zuen sei kilometroko ibilbidea.
 Aurrekari horiekin, lauan aise mugituko zuela burni-zatia pentsa zitekeen, eta halaxe erakutsi zuen Arregik zapatuan, Kalebarren plazako probalekuan jokatu zuten desafioan. Hogei minutuan 62 plaza egin zituen, hau da, kilometroa eta laurden, gutxigorabehera, 80 kiloko gainkargarekin. Arregiren markak ezerezean laga zituen Mendaroko giza-proba taldeko sei kideen ahaleginak. Mendaroarrek azpeitiarrak baino bost plaza gutxiagoan eraman zuten arrastan 500 kiloko harria.
ARGAZKIAK:

1706636455780 Inaxio Arregi nagusi Mendaroko giza-proba taldearen aurkako desafioan

1706636455907 Inaxio Arregi nagusi Mendaroko giza-proba taldearen aurkako desafioan

1706636456019 Inaxio Arregi nagusi Mendaroko giza-proba taldearen aurkako desafioan

1706636456157 Inaxio Arregi nagusi Mendaroko giza-proba taldearen aurkako desafioan