Jexux Larrañagaren berbetan, txapelketa garaikidea eta iraganeko txapelketaren “zentzu antropologikoa” ikertu eta jaso ditu Jolas Sakona liburuan. “Gogoan izan dugu, arrazoia eta gizakiaren berezkoenaren artean, afektuen mundua kokatzen dela, eta zentzu egitura horretan bizi da gizabanakoa eta giza taldea. Txapelketa garaikidea, batez ere, kulturaren testuinguru emozionala da. Beraz, “jolas sakonak”, mundu sinbolikoaren harreman sare konplexuan murgiltzen gaitu. Jolas sakonak, arrazoia eta sentimendua, burua eta bihotza, biak bat egiten duten kulturaren eremu malguagoan kokatzen gaitu”.
Funtsean, “jolas sakona”, kulturgintza eta herrigintzaren ardatza bihurtzen dela dio Mendaroko ikerlariak; eta, hala, bertsogintzaren jardun estetikoa kulturgintzaren abangoardian kokatu dugula. “Bertan adierazita dago ideien jarioa, sentimendua, errituala, sorkuntza eta etika; eta “jolas sakona”, hein berean, herrigintzaren alorra da. Bere zeregina kulturan, ekoizten ari den harreman ehunaren bizi-berrikuntzan datza, komunitatearen ekoizpena du jomuga”.
Jolas sakona: txapelketaren prozesu errituala eta bertsolaritzaren arrazoi sortzailea XXI- mendeko agoran izeneko tesian du jatorria Jolas Sakona liburuak. Irakurri Jexux Larrañagak tesiaren inguruan berba egiteko BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketa: BARREN 889. zenb. 2013-12-13 PDF