Jaime Arreseren senideek: Carmen Araolaza alarguna, Jaime semea, eta Fermin eta Carmen anai-arrebak, eta ordezkari politiko ugarik hartu zuten parte omenaldian: Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Marina Bidasoro Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendaria, eta Batzar Nagusietan ordezkaritza duten talde guztietako ordezkariak.
Lohitzune Txarolak lore-sorta bat utzi zuen Arreseren omenez dagoen plakaren aurrean, eta segidan minutu bateko isilunea egin zuten.
Gipuzkoako Batzar Nagusien ekimenez omendu zuten Arrese. Eraildako batzarkideen omenez urtero lore-eskaintza bat egitea proposatu zuen Lohitzune Txarolak, eta batzarkideek onartu egin zuten. Ondorioz, Jaime Arrese eta Juan Maria Jauregi batzarkideak urtero omentzen dituzte, haien heriotzaren urteurrenean. Komando Autonomo Antikapitalistek 1980ko urriaren 23an hil zuten Arrese Elgoibarren, 43 urte zituela.
Lehenengo legegintzaldiak iraun zuen tartean, 1983ko otsailaren 7ra arte hain zuzen, bere karguan ez zuten ordezkorik jarri, eskainua hutsik utziz.
Bideoa: (eitb.com)
-
Giza Eskubideen Sari Nazionala jaso du Jaime Arresek Madrilen (2014-02-07)
- Espainiako Giza Eskubideen Saria jaso du Jaime Arresek, Maixabel Lasa eta Txema Urkijorekin batera (2013-11-19)
- Jaime Arrese: “'Gorputza hutsik daukat ETA-ren erabakiaren aurrean' (2011-10-24)
- Komando Autonomoek hildako Jaime Arrese gogoratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan(2010-03-24)
- Omenaldi xume eta hunkigarria egin diete biktimei (2009-04-27)
- Terrorismoaren biktima izan diren elgoibartarrei omenaldia egin zieten (2008-04-28)
- Elkarren mina aitortu dute jatorri askotako biktimek, bat eginda (berria.info)
•Informazio gehiago: BARREN astekariak Jaime Arreseren hilketaren 25. urteurrenean, 2005ean, eginiko erreportajean (PDF)