Hileko azken zapatuko feriak eta Elgoibarko artisau eta eskulan azokak bat egingo dute bihar, urriak 25, Elgoibarren. Hona hemen feria egunerako egitaraua:
- 9:00-14:00: Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
- 11:00etatik aurrera, Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari pintxoak salduko ditu Kalebarren plazan.
- 12:00etan, Kale Kantariak. Elgoibarko kaleak girotuko dituzte, Kalebarren plazatik hasita.
- 12:00-14:00, Talo tailerra txikienentzat.
- Eguerdian hasi eta arratsaldera arte, Ganadu erakusketa, Aita Agirre plazan.