Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak maiatzean jarri zuen martxan Poziktibity izeneko egitasmoa, EiTBrekin lankidetzan.
Euskararen erabilera sustatzea helburu duen egitasmoaren izena hiru hitzetik eratorritako akronimo bat da: pozik+positivity+activity. “Positiboa eta atsegina den zerbait iradokitzen digu, baita energia, poztasuna aktibitatea, euskara bizitzeko era bat eta jarrera bat. Euskara dakitenentzako gonbidapen bat da, erabili dezaten, euskara ongi edo ez hain ongi jakin arren, erabiltzera gonbidatzen duena. Eta gonbidapen bat da ez dakitenentzako ere, euskarara hurbildu daitezen”, azaldu zuen egitasmoaren aurkezpenean Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.
•Futbolari, surflari eta aurkezleak orain arte
Formatu ezberdinetan egindako elkarrizketen bideoek osatzen dute egitasmo honen muina. Euskal gizartean beren jarduera profesionalarengatik "erreferente" diren pertsonen arteko elkarrizketek, hain justu ere. Euskararekin izan dituzten esperientziak kontatzen dituzte, hala nola familian, denbora librean, kalean edo lanean. Aritz Aduriz eta Imanol Agirretxe Athletic eta Realeko futbolariak izan ziren estreinako bideoko protagonistak. Ondoren etorri ziren, Hodei Collazo eta Aritz Aranburu surflariekin; eta, Anne Igartiburu eta Reyes Prados telebistako aurkezleekin eginiko bideoak.
•Norbere hizkuntzan aritzeak ematen duen lasaitasuna
Orain arte kaleratu duten azken bideoan Idoia Gurrutxaga elgoibartarra da protagonistetako bat. Donostia Ospitaleko Zuzendari Medikoa da bera, eta Juan Calparsoro, Euskadiko fiskalen buruaren arteko topaketaren bideoan norbere hizkuntzan aritzeak ematen duen lasaitasunaz berba egiten dute, besteak beste.
- Ikusi hemen, Idoia Gurrutxaga eta Juan Calparsororen arteko solalsaldiaren bideoa (Poziktibity.com).
POZIKTIBITY ELKARRIZKETA EUS from poziktibity on Vimeo.