Besteak beste, kirol produktuak, kosmetikoak, elikagaiak, jantziak eta bestelakoak ikusi, probatu eta erosteko aukera egongo da Friday Marketen. Era berean, makilaje eta manikura saioak egingo dituzte zuzenean, aholkuak emango dituzte eta norberaren azalaren arabera egokien datorkigun makilajea zein den ikasteko aukera ere egongo da.
Txosna ere jarriko dute, eta ez da janedanik faltako, eta, momentuan eginiko pizza italiarrak dastatu ahal izango dira. Argiz eta musikaz girotuko dute jaia, eta Niala magoaren emanaldia ere izango da.
Merkataritzak herriari bizitza ematen diola sinistuta antolatu dute egitasmoa, eta herritarrei dei egin diete Kalegoen plazara hurbil daitezen.