'Alboka' laneratze proiektua aurkeztu dute IMHn

elgoibarren.net 2014ko aza. 15a, 10:00

 

IMHk eta Kalexka elkarteak garatu dute Alboka laneratze proiektua, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailarekin eta La Caixa Gizarte ekintzak finantzatuta. Kualifikazio baxua eta hezkuntza arautua jarraitzeko zailtasunak dituzten gazteei zuzendutako proiektua da.

 

 

 

La Caixa Gizarte Ekintza eta IMHko ordezkariek Alboka proiektuari hasiera ematen dion hitzarmena sinatu dute IMHn.

Alboka egitasmoari esker esker, 18-30 urte bitarteko 15 gaztek zeharkako gaitasunak eta gaitasun teknikoak lantzeko prozesua garatuko dute, hezkuntza arauturik ez dagoen Debabarreneko sektore eta lanbideetan integratu ahal izateko. Proiektua lehen fasean dago, eta gazteak prestatzen ari dira urtarrilean egingo diren saio teknikoetarako. Azkoiti, Eibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko udalek, Gipuzkoako Foru aldundiak eta Ermuko Gurutze Gorriak ere laguntzen dute egitasmoan.