Puntu lila bistaratzeko kanpaina abiatu dute erakundeek

elgoibarren.net 2014ko aza. 19a, 14:36

 
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila, eta zenbait erakundeek (Gipuzkoako Foru Aldundia, Emakunde, Udalak) sinboloa zabaltzeko kanpaina jarri dute abian, tartean Elgoibarko Udaleko Berdintasun sailak. Hil honetan zehar puntu lila erabiltzera deitu dituzte herritarrak, “irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan”. Deskargatzeko moduan jarri dute Interneten.

 

1706636328245 Puntu lila bistaratzeko kanpaina abiatu dute erakundeek

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa, puntu lila, deskargatzeko aukera jarri du sarean du Emakundek, (sakatu hemen irudia deskargatzeko). 

 Kanpainaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hori dela-eta hilabete honetan zehar puntu lila erabiltzera dei egin diete herritarei, “irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan".